Aulkitik

Motibatuta egon arren, ez genuen lortu golik sartzea

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Itxaso 2023ko urtarrilaren 26a

Aurreko asteko garaipenaren ondoren, ilusio eta gogo handiz hartu genuen aste guztia. Berriz ere etxetik kanpo jokatzea tokatzen zitzaigun, oraingoan Oiartzunen.

Partida irabazteko asmoz atera ginen. Partida oso lehiatua izan zen, eta lehen zatian, gehienbat, baloiaren kontrola guk eduki genuen, baina ez zen nahikoa izan gola sartzeko.

Neurketa ona egiten ari ginen eta bigarren zatira ere motibatuta atera ginen, partidaren bila. Tamalez, Oiartzunen gola iritsi zen, eta ondoren txartel gorri bat ere jaso genuen.

Baina, nahiz eta bat gutxiago izan, borrokatzen jarraitu genuen, golaren bila joanez. Aukerak sortu genituen, baina ez genuen baloia sartzea lortu.

Lanean jarraitzea tokatzen zaigu, puntuak lortu ahal izateko. Aupa Tolosa!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!