Partida oso lehiatua izan zen, bi taldeentzat izan ziren gol aukerak etengabe. Hamabost minutu pasatzerako, gure atezainak baloia jokoan jarri eta bi pase nahikoa izan ziren Lorek gola sartzeko. Horixe izan zen partida osoko gol bakarra.
Atsedenaldira bitarte, aukerak izan ziren bi taldeentzat eta markagailua aldatu zitekeen edozein momentutan, baina zorionez ez zen hala izan. Bigarren zatian, etxeko taldeak aukera gehiago izan zituen arren, sendo aritu ginen defentsa lanetan eta ez zen inor gai izan golik sartzeko gure atean. Beraz, 0-1 eta 3 puntuak poltsikora.
Urrezko hiru puntu hauek, postu bat gora egiteaz gain, ilusioa berreskuratzea ere badakarte. Gogor jarraituko dugu lanean dinamika ona mantendu eta puntuak eskuratzen jarraitzeko. Horretarako hurrengo hitzordua larunbat arratsaldean dugu Oiartzunen.