Aulkitik

Iritsiko dira emaitza hobeak

Erabiltzailearen aurpegia Iraide Pejenaute 2023ko urtarrilaren 11

Urteko lehen partida, staff berriarekin. Gogotsu eta indarrarekin hasi genuen urtea.

Aldagelan urduritasuna eta gogoa nabari zen. Partida hasi eta gure jokoa egiten hasi ginen, baloiarekin eroso ginen. Lehenengo zatia 0-0 amaitu zen; sentsazio onak genituen, eta aukerak izan genituen. Bi aukera argi, bat zutoinera joan zen eta besteak atearen goiko aldetik ihes egin zuen.

Bigarren zatian ilusio berdinarekin atera ginen. Baina zorte txarreko akzio batean bat gutxiagorekin gelditu ginen, eta hurrengo jokaldian beraien gola etorri zen.

Nahiz eta bat gutxiagorekin geratu, taldeak ez zuen amore eman. Antzeko ibili ginen, eta partida nahiko parekatua izan zen. Baina ezin izan genuen berdinketaren gola sartu. Beraz, 0-1 emaitzarekin amaitu zen partida.

Nahiz eta punturik ez lortu, bide onetik goaz eta horrela borrokatuta emaitzak etorriko dira. Aupa neskak! Burua gora!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!