Bi astez behin bezala, autobusean sartu eta bidaiari ekin genion, oraingo honetan taldeko bikiak ere jokatzeko prest. Bata kanpoan ikasten izandakoa da zenbait hilabetez eta bestea harmailetatik berreskuratutakoa, hainbat hilabetez geldi izan duen lesioari aurre eginda. Taldeko zenbait kide ere etorri ziren animatzera, animatzeko eta algara sortzeko prest.
Partida nahiko borrokatua izan zen, ondo jokatzen ari ginen neurketa, baino hori ere oraingo honetan ez zen nahikoa izan hiru puntuak etxera ekartzeko. Bigarren zatian iritsi ziren hiru golak. Aurkariak irabazten hasi ziren eta nahiz eta segituan berdinketa lortu, ez ginen gai izan horri eusteko, partida 2-1eko emaitzarekin amaitutzat emanda. Nahiz eta emaitzetan ez islatu, uste dut pixkana dinamika hobeagoan sartzen ari garela eta hori du taldeak xede.
Hiru puntuak etxera ekartzeko gai ez izan arren, zenbat txartel hori? Horiek bai ekarri genituela soberan. Bueltan, autobusean tripak apur bat bete genituen, Izarok ekarritako gozoki eta Liernik egindako bizkotxoari esker. Bata zein bestearen urtebetetzeak ospatuz eman genion agurra urteko azken norgehiagokari.
Orain etorriko den atsedenaldiaz baliatu, Gabonak medio, indarberrituta bueltatuko garela ziur nago; hartara, primeran etorriko zaigu. Ea pixkana egun guzti hauek aprobetxatuz lesionatuek berritzeko aukera duten. Urte berriarekin emaitza berriak etorriko direlakoan nago, eta ilusioz zapalduko dugu zelaia. Gabon zoriontsuak izan!
Aupa Tolosako neskak!