Aulkitik

Lanean jarrai dezagun

Erabiltzailearen aurpegia Andrea LarraƱaga 2022ko abenduaren 8a

Aurreko asteko lanari jarraipena emateko asmoz iritsi zen taldea Usabalera DUX Logroño B-ren aurka jokatzeko. Aldatu, botak jantzi eta aurreko asteko hamaikako bera berotzera atera zen.

Partida ondo hasi genuen gure jokoa eginez; 20. minutuan, ordea, aurkariak area ertzean egin genuen falta bat aprobetxatuz lehenengo gola sartu zuen. Taldearen konfiantzarentzat kolpe handia izan zen gol hura eta ondorioz DUX Logroño B-k bigarren gola lortu zuen.

Atsedenalditik bueltan taldeak gogor ekin zion lehiari, baina lehenengo zatiko emaitza aldatzea ez genuen lortu.

Aste honetan zubia dela eta ez dugu partidarik izango. Indarberritzeko eta lanean jarraitzeko aukera ezin hobea. Aupa ekipo!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!