Aulkitik

Itxaropena galdu gabe

Erabiltzailearen aurpegia Irati Zabala 2022ko azaroaren 24a

Itxaropena galdu gabe segi behar dugu. Hamargarren jardunaldia eta oraindik irabazterik lortu gabe. Asteburuan jokatu genuen partida garrantzitsua zen guretzat, beheko postuetatik ateratzeko pausoa izan zitekeelako.

Gogotsu irten ginen aldageletatik, partida txukun bat egin eta hiru puntuak etxean geratzeko asmoekin. Horrela, lehen minutuetan Elenaren golak aurretik jarri gintuen. Handik gutxira Racing-en gola iritsi zen, baina burua jaitsi gabe aurrera egin genuen eta gure bigarren gola iritsi zen. Gure akatsengatik, ordea, Racingen bi golak iritsi ziren, atsedenaldira 2-3ko markagailuarekin joan ginelarik. Atsedenetik bueltan gauzak aldatu ordez okertzen joan ziren, kanpokoen 4. gola iritsi baitzen. Ahaleginak egiten jarraitu genuen eta azken minutuetan gure hirugarren gola iritsi zen.

Hurrengo partida ere oso garrantzitsua da, azpiko zulotik ateratzeko lehian segitzeko.

Horregatik hurrengo astean hiru puntuak Tolosara ekarriko ditugula argi daukat!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!