Aulkitik

Iritsiko dira emaitza hobeak

Erabiltzailearen aurpegia Mireia Barriola 2022ko azaroaren 10a

Astean zehar gogotsu entrenatu ondoren, gogor ekin genion San Ignacioren aurkako partidari.

Argi ikusten zen 3 puntuen bila gindoazela, eta lehenengo zatian nabari zen, nahiz eta aukera askorik ez sortu, baloiarekin eroso egon ginela eta gure jokoa egitea lortu genuela esango nuke.

Atsedenaldira 0-0 iritsi arren, bigarren zatia ez zen hain erosoa izan, eta gure beherakadako unea beraiek gola sartzeko aprobetxatu zuten. Ez genuen lortu emaitzari buelta ematea, ezta aukerarik sortzea ere, baina gogor entrenatu eta konfiantza pixka batekin seguru nago iritsiko direla emaitza eta momentu hobeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!