Aulkitik

Garaipena iritsiko da

Erabiltzailearen aurpegia Izaro Goenaga 2022ko azaroaren 3a

Aste bateko atsedenaren ostean, asteari gogotsu ekin genion Burgosen aurkako partida prestatzeko.

Hainbat lesio tarteko, geratzen ginen taldekideak gogor aritu ginen partida aurrera ateratzeko. Horrela abiatu ginen Usabaldik larunbatean, txutxu-mutxuz betetako autobuseko bi orduak aurretik genituela. Hala ere, hauek ere uste baino lehenago pasa ziren.

Partida ondo hasi genuen baina 13. minutuan Burgosen lehen gola iritsi zen. Nahiz eta gola sartu lehian jarraitu genuen, gure jokoa egiten eta aukerak sortzen. Alabaina, markagailuan etxekoen aldeko emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka. Pena handiarekin eta amorruz beteta bukatu genuen, baina gure taldeaz harro. Burua gora eta datorren partidan pentsatzera. Jo ta ke!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!