Aulkitik

Garaipena iritsiko da!

Erabiltzailearen aurpegia Mireia Diez 2022ko urriaren 20a

Berriozar taldea aurkari izanik, hiru puntuak etxean geratzeko lehiatu behar genuen.

Nahiz eta lehenengo zatiko minutuak gure jokoa eginez igaro, aurkarien lehen gola etorri ostean partida zaildu egin zitzaigun. Tamalez, lehen zatian beste bi gol jaso genituen eta atsedenaldira 0-3 joan ginen. Bigarren zatian gola sartu genuen arren, ez ginen hiru puntuak etxean geratzeko gai izan.

Aste honetan partidarik izan ez arren, astean zehar gogor entrenatu eta deskantsatu ostean ziur nago hurrengo partidara irrikaz eta indarberrituta iritsiko garela. Aupa Tolosa!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!