Denboraldiko lehenengo bidaia luzea egin behar genuen, partida Logroñon genuen eta. Igandean 8:00etan geratu ginen; hala ere, autobusa pixka bat beranduago abiatu zen. Batzuek ez zuten aurpegi oso ona, behar baino lo gutxiago egin baitzuten. Berastegin geldialdi txiki bat egin genuen, autobusa taxi bat balitz bezala.
Azkenean iritsi ginen zelaira; aurrez bertan jolastutakoak ginen, eta ez genituen oroitzapen oso onak. Partidaren aurretik, kafea eta fruta hartu genituen indarrez hasteko. Lehenengo zatia 0-0 amaitu zen; sentsazioak nahiko onak ziren eta partida irabazteko aukerak genituela sinesten genuen. Baina bigarren zatian, aurkariaren gola iritsi zen eta guk ez genuen jakin haiei gol bat egiten. Beraz, 1-0ko emaitzarekin amaitu zen partida.
Bost partida eta gero, oraindik garaipenik lortu gabe gaude. Ziur gaude gogoz entrenatuz, akatsak zuzenduz eta gugan sinetsiz, emaitza hobeak etorriko direla, oraindik asko dugulako erakusteko. Aupa Tolosa!