Aulkitik

Taldean lortutako puntua

Erabiltzailearen aurpegia Patricia Larrarte 2022ko urriaren 5a

Argazkia: IÑIGO RODRIGUEZ FERNANDEZ

Larunbat honetan denok argi geneukan partida zail bati aurre egin behar geniola, non inoiz baino gehiago talde gisa jokatu behar genuen.

Aldagelako urduritasuna nabaria zen, baina jokatzera irten eta partidari aurre egiteko gogo handia ere bazegoen. Eta hala izan zen: lehen zatian talde gisa jokatzeko modua aurkitu genuen, kontrakoek lehen gola sartzeko asmoarekin bilatzen zituzten hutsune guztiak ixten. Eta, behin edo behin gure defentsa haustea lortu bazuten ere, guztion artean markagailua 0-0 mantentzea lortu genuen atsedenaldira arte. Bigarren zatian ere intentsitate berarekin jarraitu genuen, gure artean lagunduz eta partida berdinketarekin amaituz. Horrelako partida bat puntu batekin amaitzea talde-lan on baten emaitza da, eta horregatik esan dezakegu gure helburua betetzea lortu genuela.

Orain lanean jarraitzeko eta hurrengo partidan pentsatzeko unea da! Aupa neskak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!