Aulkitik

Berdinketa gazi-gozoa

Erabiltzailearen aurpegia Lander Mujika 2022ko irailaren 29a

Gogotsu abiatu ginen igande goizean Gasteiz aldera lehen hiru puntuak Tolosara ekarri asmoz.

Gure jokoa erakutsi nahi genuen eta lehen zatian hala izanagatik, edukitako aukerak ezin izan genituen sareratu. Bigarren zatian Aurrera Vitoriaren gola iritsi zen eta jokoan beheraka egin arren 1-0koa berdintzea lortu genuen Elenaren gol baten bidez. Eta jokoan berriz ere gora egin genuen, bigarren gol bat sartzeko aukerak sortuz. Halere, ezin izan genuen garaipena lortu, 1-1ekoarekin amaituz neurketa.

Partida amaieran ez genuen nahi bezala abiatu itzulerako bidea, zorte txarra izan baikenuen 90 minututan zehar, eta 1-1koaz aparte hiru jokalarik min hartu zuten. Ea laster ditugun gurekin bueltan! Animo neskak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!