Aulkitik

Puntu bat poltsikora

Erabiltzailearen aurpegia Ane Zubia 2022ko irailaren 15a

Hilabete pasatxoko denboraldiaurrearen ostean, asteburuan iritsi zen denboraldiari hasiera emango zion partidua. Usabalera konfiantzaz iristeko arrazoiak baziren: partidua etxean, denboraldiaurreko emaitza onak, giro ona…

Aldagelara jaitsi, maiatza amaieratik kaxoian gordeta zeuden kamisetak jantzi, botak lotu, beroketa… eta hasi zen partida. Lehen zatian oiartzuarrek ia bete-betean harrapatu gintuztela ere esan daiteke, 0-1eko emaitzarekin amaituz. Bigarrenean ere haizeak aurka jarraitu zuen eta lehen minutuetan sartu zuten gola. Ez zen nahikoa izan, ordea, lehen partiduan urdinak garaitzeko. Bigarren zatia gure zatia izan zela esan daiteke eta Loreren bi golek berdindu zuten markagailua.

Horrela amaitu zen partida. Lehen partidan puntu bat poltsikoratuz. Baina hau hasi besterik ez da egin! Denboraldi ederra dago aurretik!

Egurra neskak! Aupa Tolosa!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!