Aulkitik

Garaipenarekin, konfiantzaz gainezka

Erabiltzailearen aurpegia Lander Mujika 2022ko maiatzaren 19a

Ligako denboraldia amaitu ondorengo atsedena amaitu zitzaien neskei eta larunbatean euskal kopari ekin behar zitzaion.

Eguraldi bikaina lagun, 14:30ean abiatu ginen Leioarantz. Beroketa egiten hasi bezain laster sekulako euri zaparrada hasi zuen eta giroa zertxobait freskaturik, partidari ekin genion.

Nahiz eta aurrean genuen taldea maila bat baxuagokoa izan, ezin genuen lasaiegi irten futbol zelaira, kopako formatu honetan partida irabazten duenak jarraitzen baitu aurrera. Eta bikain lortu genuen partida hastea: bigarren minutuan Naiarak sekulako gola sartu zuen, atezaina aurreraturik zegoela baliatuz. Bigarren golean ere egoera antzekoa aprobetxatu zuen Izarok eta atsedenaldira 2-0 joan ginen.

Bigarren zatian, Ainhoaren gola lehenik, Andrearena jarraian eta amaitzeko Teresaren golarekin partidua ixtea lortu genuen. Garaipen honekin, konfiantzaz gainezka, kopan aurrera egiteko ahalegin guztiak egingo ditugu. Ea kopa etxera ekartzen dugun. Aupa neskak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!