Aulkitik

Ziur zapore gozoz amaituko dugula

Erabiltzailearen aurpegia Ane Zubia 2022ko apirilaren 13a

Ohartzerako liga amaitzen ari da eta azken aldapa hau ez da oso laua izaten ari. Azken asteburu honetan ere, Bilbotik etorritako Athletic izan genuen aurkari.

Igandea, goizeko 11:30ak, eguzkiaren berotasuna… baina gogoz hasi genuen partida. Lehen minutuan sortu zituen talde aurkariak lehen bi aukerak eta bigarren horretan etorri zen beraien lehen gola. Lehen zati borrokatu baten ostean, amaitzear zegoela sartu ziguten bigarren gola eta huts eta bikoarekin sartu ginen aldageletara.

Bigarren zatia ere lehenengoaren errotik joan zen. Saiakerak saiakera eta esfortzuak esfortzu, ez genuen gure baloiak euren sarean sartzerik lortu. Beraiek sartutako beste bi golekin amaitu ziren 90 minutuak.

Ligari amaiera ematen ari garen honetan, hemendik bi astetara jokatuko dugu azken partida: etxetik kanpo, Bizkerreren aurka. Baina ziur zapore gozoz emango diogula amaiera orain arte egindako lanari.

Aupa neskak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!