Aulkitik

Azken bi partiden bila

Erabiltzailearen aurpegia Sara Amatria 2022ko apirilaren 6a

Partida gogorra eta zaila genuen aurretik, baina taldeak argi zituen astean zehar landutako kontzeptuak.

Lehen zatian aurkariek gu baino gol aukera gehiago izan arren, taldea sendo mantendu zen. Merezitako 0-0ko emaitzarekin iritsi ginen atsedenaldira. Zelaira indartsu atera ginen bigarren zatia jolasteko prest. Irati Zabala atezainak eta atzelariek lan ona egin arren, Realak gol bat sartzea lortu zuen azken minutuetan.

Ez ginen 3 puntuekin itzuli Tolosara, baina bai egindako lanarekin pozik. Bi partida geratzen dira aurretik denboraldia amaitzeko.

Goazen neskak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!