Aulkitik

Gutxigatik hiru puntuak lortu gabe

Erabiltzailearen aurpegia Jone Moran 2022ko martxoaren 17a

Bidai luzea egin genuen asteburuan Torrelavegara (Kantabria) iristeko; tamalez, ez genuen lortu 3 puntuak Tolosara ekartzea.

Lehenengo zatian pare bat aukera izan genituen, baina ez genuen asmatu sartzen, atsedenaldira 0-0 iritsiz.

Bigarren zatian, haizea alde izanik, gola sartzea lortu genuen. Zoritxarrez, azken minutuan, partidua bukatzear zegoela, gola sartu ziguten; ondorioz, zapore gazi-gozoarekin ahoan, puntu batekin itzuli behar izan genuen etxera.

Aurrera begira, talde zailak ditugu aurretik, beraz, datorren asteburuko atsedenaldia aprobetxatuz, gogotsu jarraituko dugu lanean ahalik eta puntu gehien etxeratzeko, eta sailkapenean ahalik eta postu onena lortzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!