Aulkitik

Pixkana aurrera goaz

Erabiltzailearen aurpegia Naiara Alvarez 2022ko martxoaren 10a

Mutilvera taldearen aurka jokatzen genuen. Nahiz eta sailkapenean gure atzetik dagoen taldea izan, aurkari gogor eta zail bat espero genuen. Horregatik, gogor entrenatu genuen astean zehar, asteburura ahalik eta ondoen iristeko.

Partidari dagokionez, ez zen partida erraza izan, 0-1eko markagailuarekin joan arren atsedenaldira. Bigarren zatian gola sartu ziguten eta berdinketa lortu zuten, hala ere, azken 5 minutuetan markagailuari buelta eman eta 3 puntuak Tolosara ekartzea lortu genuen.

Orain, asteburuko partidan pentsatzen hasi gara, Racing-en aurka jokatzen baitugu. Gogor irtengo gara zelaira eta gure jokoa eginez 3 puntuak etxera ekartzen saiatuko gara.

Aupa Tolosa trakatra!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!