Aulkitik

Hiru puntu eta aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Itxaso 2022ko otsailaren 23a

Aste honetan, puntu bateko aldea genuen Arratiaren aurka jokatu behar genuen. Partida etxetik kanpo zen eta kanpora joaten garen guztietan bezala, autobusa hartu eta bidean jarri ginen, bozgorailuan musika jarrita, noski.

Bagenekien ez zela partida erraza izango. Lehenengo itzulian berdinketarekin amaitu genuen norgehiagoka, baina oraingoan, garaipena eraman nahi genuen Tolosara.  

Lehenengo zatian markagailua gure alde amaitu zen, baina bigarren zatia hasi orduko berdintzea lortu zuten. Guk, ordea, ondo erantzun eta bi gol sartu genizkien bata bestearen atzetik, markagailuan 1-3 utziz. 

Partida ia amaitzear zegoenean bigarren gola sartzea lortu zuten, baina ez zen nahikoa izan gure aurretik jartzeko, eta hiru puntuak Tolosara ekarri genituen.  

Hurrengo partida Tolosarrentzat hain garrantzitsua den Zaldunita bezperan jokatuko dugu Berazubin, Aurrera de Vitoria taldearen aurka. Puntuak etxean geratzeko eta bolada on honekin jarraitzeko asmoarekin. Animo neskak! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!