Aulkitik

Merezitako garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Elena Zubiaurre 2022ko otsailaren 10a

Bi puntu gehiago zituen Oiartzun taldeari aurre hartzeko aukera paregabea aprobetxatzen jakin genuen larunbatean Berazubin jokaturiko gipuzkoar derbian.

Denboraldiaurrean eta ligan oiartzuarren aurka jokatutako partidek argi utzi ziguten lehia zaila izango genuela aurretik. Partida hasi eta lehen minututik izan ginen baloiaren jabe; bi taldeentzat gol aukerak izan ziren arren, hauek hobeto aprobetxatzen jakin genuen eta lehen ordu erdirako bi eta hutseko abantaila lortu genuen. Halere, gure akats batek ez zigun markagailua mantentzen utzi, eta atsedenaldira 2-1eko emaitzarekin joan ginen.

Bigarren zatiko aldaketek partida nahasi bazuten ere, kontrolpean izan genuen norgehiagoka eta emaitza ez zen aldatu geratzen zen denboran.

Garaipen honekin, lehen aldiz sailkapeneko taulan erditik gora kokatzea lortu genuen, zazpigarren postuan hain zuzen ere.

Datorren asteburuan jardunaldirik ez dugunez, bi aste barruko partidarako lanean jarraituko dugu sailkapenean gorantz jarraitzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!