Aurten bereziki, Añorgaren aurkako partiduak motibazio zein ilusio bereziarekin bizitzen ari gara; ez dakizuenontzat Tolosako zenbait jokalari eta entrenatzaile ohi oraingo honetan aurrez aurre baititugu, eta hori, bai zelaian eta baita harmailetan ere igarri zen.
Añorgak lortu zuen markagailura igo zen lehen gola, baina aurre egiten jakin izan genuen eta lehenengo zatia amaitzear zegoela berdinketa emango zigun gola sartu genuen. Nahiko partida nahasia izan zen eta ez ziren gol aukera asko egon. Badakigu Rezolan edozer gerta daitekeela baino sendo ibili ginen defentsan. Guretzat hain zaila den zelai honetan eta gauzak zailak izan baziren ere, berdinketa etxera ekartzea lortu genuen.
Norgehiagoka amaituta, tripa hutsak betetzeko aukera izan genuen Alaitzek eta Ainhitzek ekarritako tortilla patatekin, beraien urtebetetzeak ospatzearen arrazoi.
Hala eta guztiz ere, susto txiki bat ere izan genuen. Irenek sudurrean jasotako kolpe txar baten ondorioz, alarmak piztu ziren. Aitzitik, handik ordu batzuetara, ekipoa lasaituko zuen mezu bat jaso genuen ondo zegoela adieraziz, alegia. Beraz, sentimendu gaziekin baino gozoekin bueltatu ginen Tolosara eta horrela gaude taldean, indarrez eta gogoz borrokan jarraitzeko helburu izanik!
Animo neskak!