Aulkitik

2022ari hasiera ona

Erabiltzailearen aurpegia Andrea LarraƱaga 2022ko urtarrilaren 13a

Ezohiko Gabon batzuen ondoren helburu garbi batekin iritsi ginen partidara: hiru puntuak etxean geratzea.

Arratsaldea beroketa sendo eta gogotsu batekin hasi genuen. Beroketa horren emaitza lehenengo zatiaren 3. minutuan ikusi zen; ezker hegalean Lorek Ainhoaren pasea jaso, areara iritsi eta atezaina gainditzea lortu zuen. Gol goiztiar horrek lasaitasuna eta konfiantza eman zion taldeari.

Bigarren zatian euriak zelaia putzuz bete eta jokoa zaildu zuen. San Ignaziok geldikako jokaldietan lehia berdintzeko aukerak izan zituen baina taldeak lanean jarraitu zuen eta 79. minutuan 2-0koa lortu genuen. Oraingoan gola eskuin hegaletik iritsi zen; Alaitzek atzelarien bizkarrera pase luzea jarri eta Terek atezaina gainditzea lortu zuen. Orain bai, partida gurea zen.

Datorren asteburuan Santanderrera bidaiatuko dugu CD Monteren aurka jolastera eta 3 puntuak etxera ekartzeko asmoz. Gogor ekipo!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!