Aulkitik

Asteko helburua betetzea lortu dugu

Erabiltzailearen aurpegia Lorena Zumeta 2021eko abenduaren 23a

Hainbat hilabeteren ostean, denboraldi honetako ekuatorera iritsi gara. Partida zaila genuen aurretik Reala B-ren aurka, baina astean zehar landutako kontzeptu guztiak landuta eta barneratuta, emaitza nahiko positiboa izan zen.

Partida aurreko tentsioa eta urduritasuna nabari zen taldekideen artean. Lehen zatian, aurkariek gol aukera asko izan zituzten; dena den, atsedenaldira berdinketarekin iristea lortu genuen.

45 minutu aurretik izanda, borrokan jarraitzea tokatzen zitzaigun. Nahiz eta gauza batzuk hobetu behar izan, taldea oso sendo mantendu zen partidan zehar, eta hutsean berdindu genuen. Asteko helburua bete genuen, eta hilabetetako lan guztiaren ondoren Gabonak disfrutatzea besterik ez zaigu falta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!