Aulkitik

Hurrengo partidari begira

Erabiltzailearen aurpegia Irati Zabala 2021eko abenduaren 16a

Argi geratu zen zergatik dauden lider. Hasieran gogotsu hasi ginen partidan, partida on bat egin eta hiru puntuak etxean geratzeko asmoekin. Bagenekien partida zaila izango zela, baina ez ezinezkoa.

Lehen zatia hasi eta berehala beraien gola iritsi zen. Hala ere, aurrera segi genuen, oraindik partida bukatzeko asko falta zelako. Atsedenaldiaren aurretik, ordea, beraien bigarren gola iritsi zen.

Atsedenaldian aldaketak eta sistema aldatu genuen, gauzak hobe joango zirelakoan. Bigarren zatia hasi eta berehala Bizkerreren 3. gola iritsi zen. Handik hamar minutura beste gola heldu zen.

Hala ere, guk bukaeraraino amorerik ez genuen eman eta aukera batzuk ere eduki genituen gola egiteko. Azkenerako, Bizkerreren nagusitasuna argia izan zen eta hiru puntuak Bizkaia aldera joan ziren.

Hurrengo partidari begira jarri behar dugu. Igandean, 16:30ean, Berazubin, Realaren aurka jokatu eta 3 puntuak etxean geratuko direlako!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!