Aulkitik

Athletic 1, Tolosa 1

Erabiltzailearen aurpegia Alaitz Varela 2021eko abenduaren 9a

Partida 17:00etan zenez Lezaman, eguerdian atera ginen Tolosatik. Athletic bezalako talde baten aurka jokatzean badakizu partida gogorra eta zaila izango dela, dena emateaz gain, askotan zortea ere behar da.

Hasieratik sendo atera ginen zelaira, defentsiboki ondo kokatuta ginen, eta horrek aukerak sortzea ahalbidetzen zigun. Eta halaxe heldu zen gola, kontraeraso batean, area barrura zihoan erdiraketa baten ondorioz, buruz baloia urruntzeko asmoz burututako jokaldi batean, beraien atean sartu zuten gola. 1-0ekoa markagailuan eskegiz iritsi ginen atsedenaldira.

Bigarren zatian, euria eteteak jokoa azkartzea ekarri zuen Athleticen mesederako. Bi taldeon rolak aldatuz, beraiena izan zen baloiaren jabetza. Nahiz eta kontraeraso batzuetan arnasa hartzea lortzen genuen. Beraien intentsitate altuari eustea gogorra egiten ari zitzaigun. Korner batetik heldu zen beraien gola, jokaldi polemikoa, gure atezaina eskuekin baloia urruntzera atera eta kolpe baten ondorioz lurrean amaitu baitzuen. Hala eta guztiz ere, epaileak gola zela adierazi eta 1-1 jartzea ahalbidetu zuen.

Azkenengo minutuak, sufrimenduaren gailurra izan ziren, baina gogor helduz, emaitzari eusten dakigula erakutsi genuen. Esfortzuaren saria etxera ekarriz, puntu bat eta hurrengo partidaren bila joateko prest agertuz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!