Aulkitik

Taldeak itxura ona eman zuen

Erabiltzailearen aurpegia Lore Etxaburua 2021ko aza. 25a, 11:07

Bistan da, azkenaldian kopuruz justu gabiltzala baina hori ez da aitzakia lanean jarraitzeko eta gure helburuen bila borrokan segitzeko.

Ezohiko orduan bazkaldu eta eguerdian abiatu ginen Tolosatik Iruñerantz. Ligako talde sendoenetako baten aurka lehiatzea tokatzen zitzaigun oraingoan, baina horren aurrean ez garela txiki egiten demostratzeko gogoz joan ginen; erronka zailen aurrean erantzun bat emateko gai garela erakutsi nahi genuen, eta halaxe egin genuen.

Partida hasieratik taldeak defentsa aldetik oso itxura ona eman zuen. Bagenekien Osasunaren aurka defentsa lan ona egitea garrantzitsua zela, kalitatezko taldea baita, eta beraz atzean sendo mantendu ginen. Zalantzaz betetako jokaldi baten ondoren 1-0 galtzen jarri ginen nahi baino lehen, baina ez ginen kikildu, gure jokoa egiten jarraitu genuen eta aukera batzuk ere izan genituen. Baina oraingoan zortea ez genuen alde izan eta baloia ez genuen sarean sartzea lortu.

Gol bakarreko aldearekin joan ginen atsedenaldira, eta atsedenaldiaren ostean helburua argia zen, gogor segitzea lanean eta honela gola bilatzea. Saiatu arren ez ziren gauzak nahi bezala atera eta azken zazpi minutuetan 2 gol sartu zituzten eta halaxe bukatu zen partidua, 3-0. Taldeak itxura ona eman zuen eta orain akatsetatik ikasi eta hurrengo partida prestatuko dugu pausoz pauso gure helburua lortzeko. Asteburuan Realaren bisita jasoko dugu, igandean 16:30ean Berazubin. Animatu zaitezte, denen laguntzarekin errazagoa izango baita 3 puntuak etxean geratzea.

Aupa neskak!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!