Aulkitik

Lana eta lana

Erabiltzailearen aurpegia Izaro Goenaga 2021eko azaroaren 18a

Aurreko asteko garaipenari esker, sentsazio onekin ekin genion asteari. Aste berri bat, partida berri bat, Santanderko Racing B zen gure hurrengo aurkaria.

Larunbat arratsaldea iritsi eta oraindik eguna argi zegoela hasi zen partida. Lehen zatia nahiko parekatua izan zen, beraiek aukerak izan zituzten baina markagailuari eutsi genion atsedenaldira iritsi arte. Oraindik bigarren zatia genuen aurretik, gure aukerak sortu eta golak sartzea lortu ahal izateko.

Zoritxarrez, 57. minutuan beraien lehen gola iritsi zen. Nahiz eta markagailuan atzetik joan, gure jokatzeko erari eutsi genion aukera ezberdinak sortuz, baina ez zen posible izan gola sartzea... Minutu batzuk igaro ondoren beraien bigarren gola iritsi zen 74. minutuan eta partida 0-2ko markagailuarekin amaitu zen.

Partida irabazi ez badugu ere, sentsazio onak ditugu taldean; izan ere, joko ona egiten ari gara eta iritsiko da berriz ere garaipena. Asteburu honetan Tajonar-eko zelaia bisitatuko dugu, Osasuna B aurkari izanda. Egurra ekipo!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!