Aulkitik

Taldea itxura oso ona ematen ari da

Erabiltzailearen aurpegia Eider Tejeria 2021eko urriaren 14a

Aurreko astean alde egin ziguten puntuak eskuratzeko gogoz abiatu ginen igandean goizeko hamarretan Oiartzun aldera.

Bagenekien aurkari gogor bat genuela aurrean eta partida borrokatua izango zela, Oiartzunen aurka jokatzen ditugun partida guztien antzera. Gainera, denboraldiaurrean jokatu genuen partidaren errebantxa gogoz ere bagindoazen.

Sendo hasi genuen partida, taldea indartsu atera zen eta lehenengo zati ona jokatu genuen, nahiz eta atseden aldira hutseko berdinketarekin iritsi. Bigarren zatia hasi bezain laster sartu zuen Jonek gola baina Oiartzunek segituan lortu zuen berdintzea eta azkenerako pixka bat sufrituz 1eko berdinketarekin bukatu zen partida. Puntu bakarra ekartzea lortu genuen Tolosara, baina taldea itxura oso ona ematen ari da eta seguru laster iritsiko direla garaipenak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!