Aulkitik

Sentimenduz beteriko partida

Erabiltzailearen aurpegia Mireia Diez 2021eko urriaren 7a

Partida guztiak dira bereziak baino larunbatekoak osagai guztiak zituen! Partida hasi aurretik, Aiora, June, Oihana eta Saioa urte askotan gurekin izan ditugun taldekideei merezitako omenaldia egin eta lanari ekin genion.

Zelaian, norgehiagoka asteko prest Añorga taldea; urte asko daramatzagu beraien aurka jokatzen eta ondo ezagutzen dugu elkar, baino larunbatekoa partida berezia zen, orain arte gure taldekide izan diren Naroa, Maria eta Bengo, eta Imanol eta Iraitz entrenatzaile ohiak baikenituen aurkari bezala.

Partida gogo biziz eta irrikaz jokatu genuen. Añorgak markagailuan aurreratzea lortu zuen gol baten bitartez. Hala eta guztiz ere, ez genuen inongo momentuan partida galdutzat eman eta azken momentura arte borrokatzen jarraitu genuen konfiantza guztiarekin. Tamalez, nahiz eta taldeak partida ona egin, ez ginen gai izan gure aukerak gauzatzeko eta 3 puntuak Añorgara joan ziren.

Lanean jarraitzea da bidea. Aupa Tolosa trakatra!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!