Aulkitik

Merezitako lehen garaipena

Erabiltzailearen aurpegia Patricia Larrarte 2021eko irailaren 23a

Asteburu honetan Santanderrera joatea tokatzen zitzaigun. Guretzat leku berria eta, beraz, aurkaria ere hala izan zen. Bi ordu eta erdiko bidaiaren ondoren, gure helmugara iritsi ginen, gure jokoa erakusteko eta partida irabazteko gogoz beteta.

Aurreko norgehiagokak jokatu ondorengo sentsazioak kontuan izanda, bagenekien hobetzeko eta hiru puntuak irabazteko helburua betetzeko gai ginela, eta hala izan zen. Partida hasi eta lehenengo goletik azkenekora egoeraren kontrola izan genuen hasieratik bukaerara, nahiz eta ezustekoren bat edo beste egon aurkarien jokaldi batzuetan. 

Helburua lortu genuen: alde batetik, ez genuen golik jaso, eta, bestetik golak sartzea eta partida irabaztea lortu genuen. Partida asko geratzen zaizkigu aurretik, baina ziur nago talde honek borroka egingo duela horietako bakoitza irabazteko. Orain, lanean jarraitu behar dugu, talde gisa hobetuz eta helburuak beti kontuan hartuta. Eta Ainhoak lehengoan esan zuen bezala, aupa Tolosa trakatra!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!