Aulkitik

Aldaketa handiko urtea

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Garikano 2021eko irailaren 16a

Denboraldi berriarekin batera, gu ere bagatoz ATARIA-ko txoko honetan gure asteburuko esperientziak plazaratzera.

Aurtengoa denboraldi berezia da, aldaketa handikoa. Entrenatzaile berriak eta horrekin batera futbolean jokatzeko ikuspuntu desberdin bat. Jokalariei dagokienez ere, aldaketa nabarmena izan da aurten, taldea kanpotik etorritako hainbat jokalarirekin osatu baitugu.

Ligari ez diogu hasiera ona eman, egindako akatsak garesti atera dira eta ondorioz azken postuetan gaude garaipenik lortu gabe. Gure identitatea eta jokoa pixkana eraikiz, akatsetatik ikasiz, taldeko giro eta harremanak estutuz, gure bertsiorik onena zein den erakutsiko dugu eta pixkana sentsazio eta emaitza positiboak lortzen joan.

Aurtengo denboraldiaren beste berezitasun bat talde eta leku berriak ezagutzea da. Lehenengo aldiz Tolosako neskak Santanderrera bidaiatzeko aukera izango dugu. Bidaia luze honen truke 3 puntuak etxera ekartzea merezi dugu ezta? Guk gutxienez gure esku dagoen guztia egingo dugula argi daukat.

Bukatzeko, eskerrak eman ATARIA-ri beste urtebetez Tolosako emakumeen futbol taldeari ikusgarritasuna emateagatik. Aupa Tolosa trakatra!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!