+1 borrokan jarraitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Izaro Goenaga 2021eko ekainaren 3a

Mulier, aurkari zuzena genuen Berazubiko zelaian. Iurre tabernako kafetxoa hartu eta zelairantz abiatu ginen guztiak batera.

Partida hasi eta denbora gutxira 0-2ko markagailua genuen aurka. Gauzak horrela, erabat aldatu ziren partidarekiko gure nahiak; garaipena lortu nahi izatetik, partidua salbatzera. Atsedenaldira 0-2ko markagailuarekin iritsi arren, bi zatietan zehar jokoari mamia guk atera genion.

Bigarren zatiari indarrez ekin genion, gure taldearen nortasuna erakustekotan. Horrela, 72. minutuan Zurik gola sartzea lortu zuen eta partidari buelta ematetik gertuago jarri ginen. Ez zen bakarra izan, ordea, partida amaitzear zegoela, 91. minutuan Bengok bigarrena sartzea lortu zuen. Tentsioa nabaria zen zelaian eta zer esanik ez harmailan... (e lesionatuak?). Bukaera arte borrokatu genuen eta 2-2 bukatu zuen Berazubiko markagailuak.

Liga amaitzear da eta aste honetan Castejon talde nafarraren aurka jokatuko ditugu berebiziko hiru puntuak. Zaila bada, ez da ezinezkoa...

Egurra neskak!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!