Hurrengo astean atsedenaldia dugunez, Atletico Revellin taldearen aurkako partida irabaztea ezinbestekoa zen sailkapenean distantziak handitzeko eta sentsazio onekin jarraitu ahal izateko. Hala eta guztiz ere, ez genituen 3 puntuak lortu 2-1 galdu baikenuen.
Aste guztian zehar gogor entrenatu genuen, aurreko asteko berdinketaren ondoren gure helburua berriro partida on bat eginez irabaztea baitzen. Partida ez zen nahi bezala joan. Nahiz eta baloiaren jabetza izan eta aukerak sortu, epailearen zenbait erabakik eragin zuzena izan zuten emaitzan eta azkenean 3 puntuek alde egin ziguten.
Orain bi aste ditugu hurrengo partida prestatzeko. Hil ala biziko partida izango da eta gure taldearen maila zein den erakusteko prest gaude. Gogor jarraitu behar dugu lanean eta emaitza hobeak helduko direla ziur nago. Aupa neskak!