Aulkitik

Pixkanaka-pixkanaka puntuak gehitzen

Erabiltzailearen aurpegia Lore Etxaburua 2021ko mai. 13a, 15:00

Igandea eta 10:00ak, ordu ederra Iurren elkartzeko. Batzuk beste batzuk baino gorrituago zeuden, aurreko eguneko eguzki izpi guztiak beraientzat hartu ondoren... (Zer moduz egin zenuten lo Maria eta Mireia?)

Partida honekin batera hasiera eman genion bigarren itzuliari, beraz, aurkariak zertxobait ezagutzen genituen. Logroñesen aurkako partida zen eta han 1-1eko emaitza lortuta ginen. Helburua argi geneukan: 3 puntuak etxean geratzea, baina, tamalez, ez zen horrela izan.

Partida hasieran baloiaren jabetza ez zen inorena izan, baina gure jokoa eginez eta baloi guztiak borrokatuz, atsedenaldia baino lehen Zuriren golari esker lortu genuen markagailua irekitzea eta atsedenaldira 1-0 aurretik joan ginen. Bigarren zatian, lehen 25 minutuak ez ziren gure minuturik onenak izan eta horrekin batera iritsi zen beraien berdinketaren gola. Guk lanean jarraitu genuen eta horren adibide garbia dira bukaeran izandako aukerak, baina, baloia ez zen sarean sartzen eta 1-1eko emaitzarekin amaitu zen partida. Garrantzitsuena puntuak gehitzen joatea da gure helburua lortzeko.

Orain 5 final geratzen zaizkigu eta gogor entrenatu behar dugu gero partiduetan azaleratzeko.

Pauso txikiz aurrera! Aupa neskak!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!