Aulkitik

Emaitza positiboen bila

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Bengoetxea 2021eko otsailaren 4a

Aurreko igandean San Ignacio taldea izan genuen aurkari, hortaz, Gipuzkoatik Bizkaira bidaiatzeko aukeraz baliatu ginen guztiak.

Garaipena gure esku izatea beharrezkoa genuen eta batzuen artean nabaria zen gogoa eta urduritasuna; beste batzuk, ordea, nahiago izan zuten lasaitasuna eta bakea.

Partidari dagokionez 2-1eko emaitza lortu genuen. Tolosako lehen eta gol bakarra Saioa Zubillagak sartu zuen lehenengo zatiko azken minutuetan, kontraeraso bat ongi aprobetxatuz. Tentsioa sentitzen zen jokalarien artean eta harmailetan zer esanik ez.

Bigarren zatia hobe joango zenaren esperantzarekin, nahiz eta asko borrokatu, ezin izan genituen aukerak aprobetxatu eta azkenean San Ignacio taldearen bi golak iritsi ziren.

Ez zen espero genuen emaitza izan, gogor entrenatzen jarraitu behar dugu eta ditugun sentsazio on horiek emaitza positiboetan bihurtu. Hurrengo asteburuan atsedena izango dugu, hala ere, gogor entrenatzen jarraituko dugu, guztiok batera partidaz partida gure helburuak lortzen joateko asmoz.

Bestetik, Naroaren urtebetetzea zela eta, pasta eta bizkotxo goxoak janez ospatu genuen eta aitzakia horrek partidan gertatutako guztia ahazten lagundu zigun.

Amaitzeko, animoak taldeari. Oraindik bide luze eta polita dugu aurretik, iritsiko da hainbeste espero dugun garaipena… Aupa Tolosa!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!