Aulkitik

Etorriko dira hiru puntuak

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Zubillaga 2020ko abenduaren 17a

Pasa den igandean, Oiartzun KE izan dugu aurkari. Orain arteko partidetan gerra eman digun taldea izan da, baino asteburuan gogotsu geunden eta hiru puntuen beharra ikusita dena emateko prest.

Partida hasi zen eta taldea nahiko eroso ikusi nuen zelaian. Baloia nahiko erraz mugitu genuen gure artean, aspaldiko partez disfrutatzen ari ginela esango nuke. Gola zen falta zitzaiguna.

Aitzitik, aurkaria aurreratu zitzaigun: falta batean sartu zuten lehen gola. Hala eta guztiz ere, borrokatzen jarraitu genuen eta markagailua berdintzea ere lortu genuen bigarren zatia hasi bezain pronto. Bost minutu besterik ez ziren igaro eta Eiderrek buruz behar genuen gola sartu zuen.

Partidak aurrera jarraitu zuen eta hainbat aukera izan genituen, baina ez genuen asmatu. Berriz ere, Oiartzun aurreratu zitzaigun 30. minutuan markagailua 1-2 utziz. Pare bat minutu geratzen zirenean Lorena taldekideak belauneko lesio gogor bat izan zuen eta epaileak partida amaitutzat eman zuen.

Partida honetatik ateratzen dudana da epaileak gerra gehiago eman zigula aurkariak berak baino. Hiru puntuek alde egin ziguten, baina maila honetan egotea merezi dugula demostratu genuen eta seguru nago puntu horiek iritsiko direla, taldeak merezi du eta nik behintzat konfiantza guztia daukat.

Aupa Lorena, eta aupa neskak, egurra!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!