Aulkitik

Nortasuna

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Garikano 2020ko abenduaren 3a

Gaur egungo egoera dela eta, egun batetik bestera gauzak ikaragarri alda daitezke. Futbola kontaktu zuzeneko kirola da eta ondorioz, taldekide batek positibo emanez gero, gainerakoek ere konfinatu egin beharra daukate, eta gure taldeari hori suertatu zitzaion.

Horren ondorioz, Bizkerreren aurka genuen norgehiagoka astebete atzeratu behar izan genuen. Azpimarratu beharra dago, pribilegiatu batzuk garela, egoera dela eta, entrenatzen eta batez ere partidak jokatzen jarraitzeagatik.

Bizkerre gure ligan dagoen talde sendoenetariko bat da; beraien helburu nagusia mailaz igotzea da eta hori partida hasi zen lehenengo unetik atzeman zen, eta baita bukaerako emaitzan ere.

Hala ere, gure taldeak badu berezitasun bat, gure ligako beste taldeek ez dutena: nortasuna. Tolosako futbol taldean hazi eta hezi gara futbol jokalari eta pertsona bezala eta hori aintzat hartzeko zerbait dela uste dut. Gure arteko giro onari probetxua ateraz, geroz eta talde hobea gara, eta hori larunbateko partidan erakutsi nahi dugu. 16:30ean Aurrera de Vitoriaren aurka jokatuko dugu Berazubin. Nahiz eta harmailak hutsik egon, zuen babesa eskertuko genuke Berazubi inguratuz eta larunbat hotza zuen animoekin goxatuz.

Aupa Tolosa!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!