Aulkitik

Sentsazio onekin, baina penaz

Erabiltzailearen aurpegia Eider Tejeria 2020ko urriaren 29a

Aurreko astean Realaren aurka jokatutako partidatik gauza berriak ikasita, gogotsu hartu genuen aste berri hau.

Arratiaren aurka jokatzen genuen larunbatean eta beti izaten dira bereziak beraien aurka jokatu behar ditugun partidak, lehenago bai Euskal Ligan eta baita aurreko denboraldian ere izan baikenuen aukera haien aurka jokatzeko. Aspaldiko partez ere autobuseko bidaia izan genuen, nahiz eta segurtasun neurri guztiak betez pixka bat desberdina izan zen. 

Partidua ondo joan zen, bagenekien intentsitate handiarekin atera beharko genuela eta horixe egin genuen, partida menpean hartuz. Hala ere, aukerak falta izan ez zitzaizkigun arren, ez zen nahikoa izan golen bat sartzeko eta 0-0ekoarekin bukatu zen. Sentsazio onekin bukatu genuen baina penaz, irabazteko aukera oso gertu ikusi baikenuen. Bukatzeko, berriro autobusera sartzerako ogitartekoak jan eta denboraldiko lehenengo puntuarekin Tolosara abiatu ginen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!