Aulkitik

1. Maila Nazionalean segi nahi dugu

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Itxaso 2020ko martxoaren 5a

Inauterien astea igaro ondoren Mulierren aurkako partida iritsi zen. Partida hau guretzako oso garrantzitsua zen, izan ere, irabaziz gero beheko postuetatik aterako ginateke eta salbazioan geratu.

 Horretarako astean zehar hiru aldiz entrenatu genuen partida prestatuz. Denok 3 puntuak nahi genituen, ondo hasi ginen eta partidako lehen gola sartzea lortu genuen falta batez: Izaro Goenagak lortu zuen markagailua irekitzea. Atsedenaldira 0-1 joan ginen, eta sentsazio onak eduki genituen partidan zehar. Baina markagailua 1-1ekoa jartzea lortu zuen Mulier taldeak, penalti baten bidez. Minutuak pasatu ahala urduri jartzen hasi ginen, eta aldaketa baten ostean 10 jokalarirekin geratu ginen, jokalari bati txartel gorria atera ziotelako. Nahiz eta bat gutxiago izan, gogor borrokatu genuen gola sartzeko baina ezin izan genuen lortu. Partida 1-1 bukatu zen eta puntu bakarra eraman genuen etxera.

Nahiz eta bolada hau horrela segi, irabazi gabe, gogor jarraituko dugu maila honetan mantentzeko.

Asteburuan ez dugu jardunaldirik. Martxoak 14-15eko asteburuan jokatuko dugu Berazubin At. Revellin errioxarren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!