Aulkitik

Mantentzea merezi dugula erakutsi nahi dizuegu

Erabiltzailearen aurpegia Ainhoa Garikano 2020ko urtarrilaren 31

Aurtengo denboraldia desberdina izaten ari da. Besteekin alderatuta, zailagoa, zorrotzagoa, gogorragoa, inplikazio gehiago eskatzen duena... baina, horrez gain, bakarra da, eta oso berezia.

Aurreko astean, Bilbora joatea egokitu zitzaigun. Autobusa bete, eta San Ignacioren aurka 3 puntuak lortzea besterik ez genuen buruan.

Ez zen nahi genuen bezala atera, ordea. Lehengo zatiari hutsean berdindu arren, eta nahiz eta bigarren zatian gure atezainak geldiketa bikainak egin, bilbotarrek 4 gol sartzea lortu zuten, eta ondorioz, lau eta hutseko emaitzarekin itzuli ginen etxera.

Emaitza alde batera utzita, eta nahiz eta aurten ez garen guk nahi genituzkeen emaitzak lortzen ari, ziur naiz egoerari buelta emateko gai garela eta denok batera, elkarri laguntza emanaz eta animatuz, lortuko dugula.

Horregatik, guretzako horren berezia den maila honetan mantentzea merezi dugula erakutsi nahi dizuegu. Hori erakusteko aukera bikaina dugu datozen bi asteetan, etxean jokatzen dugulako. Lehenik Pradejon, eta ondoren Logroño izango ditugu aurkari. Beraz, inoiz baino gehiago zuen laguntza behar dugu. Berazubin ikusiko gara. Aupa Tolosa!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!