Aulkitik

Bolada onaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Maria Martija 2020ko urtarrilaren 24a

Urtarrilak 18a, Tolosako klubeko partaide garen guztiontzako egun seinalatua zen: gure Sebas handiaren urtebetetze eguna zen.

Azkenaldian bezala aste ona egin genuen. Osasunaren aurka jokatzen genuen gure zelaian eta garaipena lortzeko gogoez gain, beharra ere bagenuen. Beraien etxean 4-0 galdu ondoren akatsak zuzendu eta intentsitate handiz hasi genuen partida.

Lehenengo zatia hutsean amaitu zen, aurkariak izan ziren nagusi, baina partida eramaten jakin genuen.

Bigarren zati erdialdean iritsi zen partidako gol bakarra. Beraien alboko sake baten bitartez lortu zuten garaipeneko gola.

Nahiz eta markagailua kontra izan, ez genuen etsi eta berdinketaren bila joan ginen. Partida 0-1 amaitu zen.

Aipatzekoa da Eneritz Itsasoren debuta lehen taldean, askoren lehena.

Horrez gain, June Osinagari aurreko asteazkenean lotailu gurutzatuko ebakuntza egin zioten. Atzera kontaketa hasi da. Animo June!

Galdutako partidaren zapore txarra kentzeko, Sebasek ekarritako bonbak eta napolitanak jan genituen. Eskerrikasko Sebas eta urte askotarako!

Orain, hurrengo partidari begiratu behar diogu, datorren igandean San Ignacio izango dugu aurkari. Argi dago partida zaila izango dela aurkaria sailkapeneko lehen postuetan baitago.

Seguru nago bolada txar honi buelta emateko gai izango garela! Gogor neskak!!

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!