Aulkitik

Eroriz ikasten bada oinez...

Erabiltzailearen aurpegia Aiora Galarza 2019ko urriaren 10a

Ez zen aste erraza izan aurrekoa. Asteburuko kolpeari buelta ematea tokatzen zen eta sentsazio onak berreskuratzea.

Horretarako batzuk lesioak atzean utzita normaltasunera bueltan, beste batzuk min hartutakoen zerrenda luzean, itzultzeko lanean egunak kontatzen. Larunbaterako taldea osatzeko lanak eta harrobiko Ainitze eta Lore deialdian.

Asteburukoa Euskal Herritik kanpo ofizialki jokatzen genuen lehen partida zen eta nabari zen giroan. Ohi baino lehenago bazkaldu, bidean hankak luzatzeko geldialdia egin eta jolas eta kantu artean uste baino azkarrago iritsi ginen Pradejonera.

Partidari buruz kontatzeko ezer gutxi, 4-1 eta aurreko astean baino sentsazio txarragoak; ez zen gure eguna izan. Aztertzeko eta ikasteko partida.

Aste honetan egoerari buelta ematea tokatzen da eta horretarako konfiantza guztia denengan, talde honek erakutsi baitu gai dela datorrenari aurre egiteko. Azken partidek indartsuago izateko balio behar digute, maila berriaren exijentzietatik ikasi, akatsak zuzendu eta denon artean gure mailarik onenera bueltatzeko.

Asteburuan berriro Errioxara dugu bidaia eta hiru puntuak lortzeko aukera polita. Eta aspaldiko partez, eroriz ikasten bada oinez…

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!