Eskerrik asko, bihotzez

Erabiltzailearen aurpegia Mireia Igartua 2019ko irailaren 19a

Hamaika urte Tolosan jokatzen ibili ondoren, aurten amaiera eman diot nire futbol ibilbideari eta, ba al dago bigarren mailarako igoera lortu eta Berazubin omenaldi bat jasotzen amaitzea baino modu hobeagorik?

Batzuk diote futbola soilik kirol bat dela, baina benetan barrutik bizi dugunok argi dugu hori ez dela horrela; bertan, benetako lagunak egin eta elkarrekin gure bizitzako hainbat une ahaztezin bizitzen baititugu. Hainbeste urteren ondoren, zaila izan da uzteko erabakia hartzea, baina momentua iritsi zaidala iruditu zait eta orain, harrobiko gazteei erreleboa ematea tokatzen da. Argi geratu da Tolosan txikitatik egiten den lana bere fruitua ematen ari dela eta horren seinale da lehen taldera igotzen diren jokalarien jarrera eta kalitatea.

Mila esker Tolosa futbolean jokatzeko aukera emateagatik. Plazer bat izan da Tolosako nesken hazkundean eta inoiz lorturiko emaitza onenen parte izatea. Bihotzez eskerrak eman nahi dizkiet ibilbide honetan nire entrenatzaile eta jokalari izandakoei, baita familiari ere, zuek gabe ez litzatekeelako hau dena posible izango.

Igandeko partidari buruz, maila berri honetako lehen partida izanik, dena emateko asmoz atera ziren zelaira. Partidaren jaun eta jabe izan ziren, 3-0ko emaitza eta sentsazio onak emanez. Aurten, disfrutatzeko urtea da. Erronka bat duzue aurretik baina ziur nago eguneroko lana eta denen arteko laguntzaz emaitza onak lortuko dituzuela, beraz, ekin gogor eta disfrutatu hainbeste ematen digun kirol honetaz.

Aupa Tolosa!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!