Aurten asko disfrutatu dut

Erabiltzailearen aurpegia Martzelino Cabero 2019ko ekainaren 14a

Listo, bukatu da aurtengoa ere. Beste denboraldi bat, baina ez nolanahiko denboraldia. Orain dela urte batzuk zeinek esango ote zuen, hurrengo urtean biziko duguna bizitzeko aukerarik izango genuenik… Lanaren ondorioak.

Aurtengoari bukaera eman diogu, Aurrera de Vitoriaren aurkako partiduarekin. Hurrengo urteari begira, polita izan da kalitatezko eta potentzial handiko horrelako taldeen aurka jokatuko dugula ikustea.

Denboraldi bukaerarekin ere, batzuen zikloak ixten dira. Eskerrik asko, bene-benetan, urte hauetan eman duzuen guztiagatik, zuek gabe ez zen berdina izango eta. Bestalde, animo asko Maddiri eta baita Oihanari ere, zuekin gaude! Zorionak harrobian lanean ari zareten guztiontzat ere, lehen esan bezala, lanaren ondorioak.

Orain, hurrengo denboraldia prestatzera. A, ez, lehenago oporrak (entrenatzaileei pixka bat geratzen zaie oraindik, kar, kar). Ni jada hasi nahiz oporrez disfrutatzen, eta espero dut jokalariak ere deskonektatu eta uda ona izatea. Eta jakin, nahiz eta partidetan asko sufritu eta nire haserrealdiak izan, asko disfrutatu dudala aurten. Zorionak ekipo! Hurrengo urtean gehiago!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!