Kopan aurrera, igandean Gasteizera

Erabiltzailearen aurpegia Benito Aldalur 2019ko mai. 29a, 08:58

Aurten disfrutatzen ari gara gure alaben futbola dela medio, gurasoak inoiz baino motibatuago gaude asteburuko partida noiz iritsiko den zain. Realeko bazkidea izan arren,  hiruzpalau aldiz soilik joan naiz.

Futbol joko bizi eta ikusgarri batez gozatzeko Donostiara joateko beharrik ez dudala konturatu bainaiz gure neskek transmititzen duten gogo zein ilusioarengatik.

Gureak urte batzuk daramatzate gorengo nibela erakusten, Guardiolaren tiki-taka eredu izanik, bi-hiru urte gogor ondoren erregionaletik bigarren mailako igoera lortu dute. Nere alabaren belaunaldia bikaina da, txikitatik jarraitu dut eta oraindik ere aho zabalik uzten naute. Entrenamendu bukaerak ikusteko ohitura ere badut eta esan beharra dago, sekulako konpetentzia, seriotasuna eta giroa sentitzen dudala. Orain, unibertsitatean azterketa garaian daude baina hala ere entrenatzera joateko denbora ere nolabait ateratzen dute.


Igandean kopan Goierri Gorri izan genuen aurkari, partida ederra jokatu zuten 1-3koarekin garaituz. Golegileak, Bengo, Maddi (penaltiz) eta Saioa izan genituen. Golak ikusgarriak izan ziren jokaldi ederrei jarraituz. Orokorrean, norgehiagokan nagusi izan ziren nahiz eta 15 bat minutuan joko nahasi xamarra ere izan.


Gogoa genuen gure taldea bigarren mailako beste talderen batekin alderatzeko, Oiartzun atzean utzi eta orain gasteiztarrak ditugu helburu. Datorren igandean, goizeko 11:30ean han izango gara Aurrera De Vitoria-ri aurre egiteko (Alaves handia penalti jaurtiketetan gailendu zuen). Beraz, igandean Tolosa zaleen babesa izango duzue eta hori gutxi ez balitz hamaiketakoa nire kontu.


Aupa Tolosa, Trakatra!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!