Helburu berri baten bila

Erabiltzailearen aurpegia Irati Aldalur 2019ko mai. 15a, 11:58

Denbora luzez oroituko ditugun azken bi aste hauetako ospakizunak alde batera utzi eta jada ofizial bilakatu den gure bigarren mailako futbola, berriro ere zelaian islatzeko gogo bizian gaude.

Taldekideok hain gustuko dugun abestia, hain zuzen ere, gogo biziz kantatzen dugun «koparen bila» kantua, esku artera ekartzeko ordua iritsi da.

Aste osoan zehar seriotasunez eta gogotsu entrenatu dugu, nahiz eta ia ezinezkoa izan barreari eustea ospakizunak utzitako momentuak taldekideon artean gogora ekartzean. Aipagarria izan da ere, Ane Eizagirre zein Helene Arruebarrenaren laguntza, gure gaztetxoenek ere kopako partidan beraien talentua erakusteko aukera izan dute, eta nola erakutsi ere!

Larunbata egun biribila izan zen. Lehenik, jendez betetako Berazubi batean txalo zaparradaz agurtu gintuzten, bigarren mailara igotzeak merezi zuen omenaldia jasoz. Ondoren, Usabal aldera abiatu ginen, bertan aurkari gogor bat baikenuen itxaroten, Bizkerre B hain zuzen ere. Partida 2-1ekoarekin amaitu zen, beste behin ere Mireia Diez zein Izaro Goenaga golegile izendatuz.

Jokoari dagokionez, ez zen gure partidarik hoberena izan, baina hala eta guztiz ere gure helburua eskuratu genuen. Eguna amaitutzat emateko, taldekideok Bidebiden afari ezin hobe batez gozatzeko aukera izan genuen.

Kontuak kontu, datorren larunbatean, 15:30ean, oiartzuarren aurkako partidan zuen laguntza ezinbestekoa zaigu.

Gogor neskak! Azken txanpa besterik ez da geratzen eta!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!