Hiru partida, hiru final

Erabiltzailearen aurpegia June Osinaga 2019ko api. 3a, 11:57

Irabazteaz gain, azken partidetan izan genituen sentsazio txarrak alde batera utzi eta gure jokora berriro ere itzultzea izan zen gure helburua.

Azken partidak ez ziren gure denboraldiko partidarik onenak izan. Beraz, nahi eta nahi ez irabazi beharreko presioa alde batera utzita eta gogotsu atera ginen zelaira.

Partida hasi bezain laster, beraiek korner baten bitartez aurretik jarri ziren. Baina, guk ez genuen burua jaitsi eta gure jokoa egiten segitu genuen. Aukera garbi asko eduki arren, baloiak ez zuela sartu nahi zirudien. Baina lehen zatia bukatu aurretik, Maddiren gola iritsi zen. Bigarren zatia ildo beretik joan zen; baloiaren jabetza nabarmen gurea zen eta aukera garbiak izaten jarraitu genuen; gola, ordea, ez zen iristen. Baina kontraeraso batean Maddik eragindako penalti garbi batez gure Bengolek gola sartu zuen eta 2-1ekoarekin bukatu zen partida.

Aste honetan merezitako atsedena dugu pilak kargatzeko. Hurrengo astean beste final gogor bat dugu Leioaren aurka Bizkaian. Jada gutxi falta da denboraldia bukatzeko eta hori nabaria da; hiru partida, hiru final. Azken txanpa!

Bat gutxiago! Animo neskak, gutxi falta da eta!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!