Partidaren erakargarritasunak zaletu asko etortzea eragin zuen eta autobusa bete genuen bi eserleku soilik libre geratu ziren arte. Hiru puntu oso garrantzitsu zeuden jokoan bi taldeentzat eta horregatik goizetik kontzentratuta eta urduritasun puntu batekin geunden.
Partidari dagokionez, hasierako txistua jo bezain pronto, Pauldarraken gola etorri zen lehen minutuan, baina, epaileak atezainari falta argia egin ziotela ikusi zuenez, ez zen markagailura igo.
Bi taldeetako inork ez zuen baloiaren jabetza argirik eduki, baina halako batean aurkariek baloia area barruan jarri zuten eta 1-0 jarri ziren aurretik.
Horrela joan ginen atsedenaldira.
Bigarren zatian, gauzak aldatu behar genituela ohartu ginen eta gogo gehiagorekin atera ginen zelaira gure jokoaz gehiago gozatzeko asmoz. Horrelako batean Gariren erdiraketa bat eta gero Leirek buruz errematatu zuen eta berdinketa lortu genuen. Ez genuen etsi eta aukera gehiago sortzen saiatu ginen nahiz eta azkenean ezin izan genituen 3 puntuak etxera ekarri.
1-1 amaitu zen partida.
Orain 5 final geratzen zaizkigu eta ezin dugu huts egin.
Aupa Tolosa! Aupa neskak!