Guztiei zoriondu nahi diet, eta eskertu niri eskaini dizkidatelako garaipenak, nire urtebetetzea izan zelako ostiralean. Ohorezko infantil mailakoek kamiseta bat oparitu didate, beraien argazkiarekin eta sinatuta.
Infantil B taldekoek Ostadarren kontra jokatutako partida ikusi nuen, partida polita, eta garaipen handia eskuratu zuten, 3-0ekoa lortuz. Gero jakin nuen Imanol Moyanoren kadete mailako taldeak irabazi zuela 0-1, eta lehen fasean partidarik galdu gabe bukatu dutela.
Erregional mailakoek Touring taldeari 1-0 irabazi zioten, eta gero partida polita eskaini ziguten Euskal Ligako taldekoek Goierri-Gorrikoen aurka. 2-0 irabazi zuten, eta Ainhoa Garikanok sartu zuen goletako bat, benetan ona da Ainhoa, eta Eider Tejeriak beste gol ikusgarri bat sartu zuen. Partida bukatzerakoan aldageletara joan ginen eta denon artean jan genituen bonba batzuk: jokalariak, entrenatzaileak eta Antxon Iglesiasek.
Ondoren, igandean, ohorezko kadete mailako taldeak Goierriren aurka irabazi zuen, 2-0. Golak Elenek eta Balerdik sartu zituzten. Zumaian partida izan genuen eta Tolosak 1-2 irabazi zuen, ohorezko infantil mailan, partida polit batean.
Espero dut datorren astean ere emakumeen bost taldeek garaipenekin jarraitzea eta guztiek tituluak eskuratzea. Zorte on Imanol Moyanori eta Jabi Martinezi.
Aupa Tolosa neskak!