"Ametsetako debuta"

Erabiltzailearen aurpegia Nahia Aparicio, Euskal Liga 2019ko urtarrilaren 17a

Aurreko asteko astelehenean 15 urte bete nituen eta, ondorioz, albiste on bat eman zidaten ostegunean: Euskal Ligakoekin joango nintzen, asteburuan, Elorrioren aurkako partidara.

Ostiralean azken horiekin entrenatu nuen eta, nahiz eta hasieran urduri egon, denbora pasa ahala gusturago sentitzen hasi nintzen. Ondo onartu ninduten, neska jatorrak dira-eta! Urduritasuna gauean agertu zen berriro. Birritan esnatu nintzen, partida buruan nuela. Ondoren, ondo bazkaldu eta indarrak hartu eta gero, Usabalera abiatu nintzen, ilusioz beteriko motxila hartuta.

Partidari buruz ezer gutxi: bi orkatila bihurritu, bi debut, hiru gol, Eiderren parea, Zuriren gola eta Gariren gol baliogabetua. Nire ametsetako debuta izan dela esan dezaket. Lore eta biok lehen partida genuen Euskal Ligan. Gustura sentitu nintzen egindako lanarekin, eta baita taldearekin ere. Orain lanean jarraituko dut, horrelako aukera gehiago bizi ahal izateko. Bukatzeko: 0-3ko emaitzarekin amaitu zen partida.

Larunbatean partida garrantzitsua dute Usabalen, 17:30ean, Goierri-Gorri taldearen aurka. Bertan izango naiz animatzen. Eskerrik asko neskak, denagatik! Talde zoragarria zarete! Aupa Tolosako neskak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!